XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitulu honetan Drawing Assistant-en marrazketa-tresna desberdinak hautatzeko jarraitu beharreko prozedura deskribatzen da.

Kapitulu hau irakurri eta gero ikonoak, tramak eta azpimenuetako kontzeptuak, h.d. Drawing Assistant-en oinarrizko marrazketa-tresnak hautatzeko, sarrerako gailua erabiltzeko era ezagutuko duzu.

Jakingo duzu halaber koloreak eta lerro-mota desberdinak nola aldatu.

Marraztu funtzioaren hautapena

Hasteko, abiaraz ezazu Drawing Assistant 4. 3. atalean deskribatu den bezala.

Menu nagusia agertzen denean, Nahi duzun aukeraren zenbakia eremuan 1 tekleatu.

Menu nagusia jarraian agertzen da.

Drawing Assistant
Menu nagusi
1. Marraztu
(Modalitate-zenbakia)
3. Inprimagailua aldatu
2. Unitatea
irispidea aldatu
4. Sarrerako gailua aldatu
9. Irten
Nahi duzun aukeraren zenbakia: 1
F-1 Laguntza
Jarraitu.

sakatuz, Drawing Assistant-en marrazketa-pantaila azalduko zaizu.

Drawing Assistant-en marrazketa-pantaila

Marrazketa-pantaila azaltzen denean has zintezke marrazten.

Baina hasi aurretik, marrazkien sinboloak, koloreen identifikatzaileak, eta pantailaren ezker aldean agertzen diren era desberdinetako lerroak, pantailaren eskuin aldeko tramak eta goi aldean azaltzen diren hitzak beha itzazu.

Hauek dira zure marrazkiak sortzeko erabil ditzakezun marrazketa-tresnak.